ANTXOA FRIJITUAK

Osagaiak

  • Kg bat antxoa, bururik eta triparik gabe
  • Oliba olioa, 0,4ยบ
  • 8 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • Gatza eta Kaienako pipermin bat
  • Perrexil xehatua

Errezeta


Sutan jarriko dugu padera, oliba olioa eta kaiena barruan eta kea ateratzen hasi arte egongo gara, olioa erretzen utzi gabe nolanahi ere. Baratxuri xerrak erantsiko ditugu ondoren. Berehala gorrituko dira eta segidan paderaratuko ditugu antxoak gatz emanak izango dira ordurako. Bitsadera batez, iraulka erabiliko ditugu oliotan 30 segundo inguruan. Antxoen neurria da horretan kontua. Plater batera aterako ditugu, bitsaderaz betiere, olio eta baratxuritan ongi bustirik, eta perrexila hautseztatuko dugu ondoren haien gainean. Antxoak ez dira gehiegi frijitu behar, lehor ez daitezen.

Olioa ongi berotzea eta baratxuriak gero eranstea, horra berealdiko garrantzia duen zerbait. Antxoak batera eta denbora-tarte txikian frijituko dira horrela egiten badugu. Oker jokatuko genuke olioa baratxuri xerrekin batean berotu nahi izan bagenu: baratxuriak gorrituko lirateke eta olioak ez lukete antxoak frijitzeko adina tenperatura izango. Gaizki frijiturik eta bera-bera geratuko litzaizkiguke seguruenik antxoak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?