GORRINGO TORTILLA

Osagaiak

  • Gorringo salteatuak, 600 g
  • Oliba olio pixka bat
  • 8 arrautza
  • Gatza
  • Perrexil xehatua
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Gorringoak kazola zabal batean edo zartagin batean jarriko ditugu berotzen, kontu handiz hondoan ez itsasteko. Arrautzak hautsi eta gopor baten joko ditugu, eta behar adina gatz eman. Arrautza joari gorringo salteatu beroak eta perrexila gehituko dizkiogu ondoren. Zartagina berriz su bizian jarri, olio tanta batzuekin. Arrautza irabiatua irauli zartaginera. Tortilla alde batetik kurruskari gelditu arte frijitu dadila, zartagina mugitzeari utzi gabe, borobiletan, hondoari ez itsasteko. 30 bat segundo iraganik, buelta eman tortillari plater baten laguntzaz. Zartaginera olio tanta batzuk bota, ongi berotu zartagina, eta mamitu dadila tortilla beste aldetik. Bukatzeko, tortilla plater batera atera eta entsalada berde batekin zerbitzatu. Goxoa benetan!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?