ONDDOAK LABEAN

Osagaiak

  • Onddo ertainak, tenteak, garbiak, kilo bat
  • Tipulin bat, txiki-txiki eginda
  • 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Errezeta


Alde batetik zurtoinak garbituko ditugu, eta bestetik txapelak. Txapelak ongi garbitu behar dira azpiko aldean ere; zikinkeria guztiak kendu. Txapelen goiko aldea zapi heze batekin garbituko dugu, izan lezakeen lurra, harea eta, batez ere, sarturik izaten diren harri koxkorrak, makilatxoak eta belarrak kentzeko.

Zartagin batean 3 koilarakada oliba olio jarri eta su ez oso bizian frijitu daitezela, 15 bat minutuan, tipulina eta baratxuriak, poliki. Orduan onddoen zurtoinak gehituko ditugu, xerra finetan moztuak eta 10 minutuz salteatuko ditugu. Zurtoin salteatuak, olioa kendurik, labera sartzeko moduko erretilu batean utzi. Onddoen txapela gordinekin estali. Gazitu gero, gainerako olioaz busti, beste 2 koilarakada oliorekin, eta erre daitezela labean, 200 graduan, 25-30 minutuz. Labetik atera, perrexila parparrean bota eta zerbitzatu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?