ONDDOAK SALTEATUTA

Osagaiak

  • Onddo garbiak eta puska koxkorretan moztuak, kilo bat
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • Perrexil xehatu pixka bat
  • Gatza

Errezeta


Kazola batean, su bizian, olioa jarriko dugu. Onddoak gehituko ditugu, gatz pixka batekin, eta frijitu daitezela poliki, eragiteari utzi gabe, ongi txigortuak daudela ikusi arte. Onddoak heze egon eta ur asko askatzen badute, ura lurruntzen utzi behar dugu, murriztu dadila dena, onddoak lehor gelditzeko, eta batik bat, itxura lingirdatsua ez izateko. Etxekoandreek esaten dutenez, onddoa zukua desagertu denean dago egina, olioa garbi dagoenean.

Onddoak sutatik kendu baino minutu batzuk lehenago, baratxuri txikitua gehitu, eta gatzik behar ote duen begiratu. Zerbitzatzerakoan, perrexila jarriko diegu, par-par boteaz gainetik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?