Osagaiak
Errezeta
Perretxikoak garbitu lehen esan dugun bezala. Perretxiko handienen zurtoinak eta txapelak bereizi, eta gordinean gobernatzeko utzi txikienak.
Zurtoinak eta pixka bat zulakatutako perretxikoak xehatu. Zartagin batean 2 koilarakada oliba olio jarri eta su bizira hurbildu. Zurtoin xehatuak eta gatz pixka bat gehitu, eta su bizian eduki gorritzen, barnetik tente samar geldi daitezen. Minutu baten buruan, sutan betiere, ozpina gehitu eta lurruntzen utzi, lurrina besterik utz ez dezan. Azkar atera. Oliba olioaren 10 koilarakadak dauzkagun katilura bota behar ditugu perretxiko salteatuak. Hori da ozpin-saltsa.
Perretxiko garbiak erretilu handi batean zabaldu, gatz larri on bat par-par bota perretxikoei, eta lehendik prestatutako ozpin-saltsa bota gainetik. Eta mahaira.