PIKU MARMELADA

Osagaiak

  • 3 kg piku, ongi onduak eta garbiak
  • 250 g azukre beltz
  • 12 koilarakada ur
  • 2 koilarakada, zopakoak, ron zaharra

Errezeta


Zuhaitzarekin lotzen dituen txorten gogorra eta beste edozein hosto edo belar hondar kenduko dizkiegu pikuei. Behar izanez gero, pixka bat uretan pasako ditugu zikinkeria guztia garbitzeko. 4 puskatan zatitu "pazientzia baldin badugu, azala kendu ere egin diezaiekegu, baina oso lan neketsua da“, eta kazola batean ipiniko ditugu guztiak batera. Azukrea erantsi eta buelta batzuk emango dizkiegu ondoren. Sutan ipiniko dugu kazola, su eztian, eta irakiten utziko dugu ezti-ezti nahastura, 25 bat minutuan.

Horren ostean, sutatik aterako dugu kazola. Marmelada ongi hoztu denean, erantsiko diogu rona, eta buelta batzuk emango dizkiogu barrura ongi sar dadin. Poteetan sartu eta hozkailuan kontserbatuko dugu marmelada, ongi itxita.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?