PIKUAK ESNEGAIN IZOZKIAREKIN SALTEATUAK

Osagaiak

  • 20 piku txiki, ongi onduak, txorten gogorrik gabe
  • 4 koilarakada azukre beltz
  • 2 koilarakada gurin
  • Limoi zukua, tanta batzuk
  • Esnegainezko izozkia

Errezeta


Azukrea padera zabal batean ipini eta karamelu bihurtuko dugu su eztian. Kolore gorria hartu behar du, baina erre gabe betiere. Une horretan, gurina erantsi, sua bizitu, eta sartuko dugu fruta. Ongi salteatu eta nahasiko dugu guztia, eztitsu bihurtu eta axal fin eta distiratsua egin zaiola ikusi arte. 30 segundo beharko ditugu horretarako, su bizian. Paderatik atera baino lehen erantsiko ditugu limoi tantak. Pikuak hainbat plateretan banatu, eta esnegainezko izozki bola bat ipiniko diegu gainean. Urtu eta saltsa moduan geratuko da izozkia. Salteatu baino lehen pikuak bitan zati ditzakegu oso handiak badira.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?