PIKILLO PIPER BETEAK ENTSALADAN

Osagaiak

  • Pikillo piperrak, 2 pote
  • Oliba olio pixka bat
  • 2 piper berde, zerrendatan moztuak
  • 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak
  • Baratxuri ale bat
  • Oliotan edo ozpinetan kontserbatutako hegaluze ongi hautatua, 8 puska
  • 6 koilarakada tomate saltsa
  • Perrexil xehatua
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Poteak ireki eta piperrek duten salda kendu. Zartagin batean lehen erabilitako olio pixka bat jarri, eta jarri han tipulina, piper berdeak eta baratxuri xehatua eztiki frijitzen, gatz pixka bat emanda. Su eztian egiten utzi 30 minutuz, eta pixka bat gorritzen hasten utzi. Bitartean hegaluzeari olioa kendu eta izpitu.

Barazkia eztiki frijitu denean, olioa kendu, katilu batean jarri, hegaluze izpitua eta tomate saltsa gehitu. Bat egin dadila, eraginez, perrexil xehatu pixka bat gehitu, gatz puntua probatu eta, behar izanez gero, zuzendu. Hor dugu piperren betegarria. Orain, bete, kontu handiz, hautsi edo lehertu ez daitezen.

Erretilu batean paratu eta ozpin saltsaz edo allioli mehe-mehe batez ongi zipriztindurik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?