PIPER BERDEAK FRIJITZEKO ERA

Beharrezkoak

  • Olioa

Errezeta


Deus ez dago higuingarriagorik piper berdeak olio hotzean frijitzen jartzea eta paderatik beraxko, zurbil eta koipetsu ateratzea baino. Horrelakorik gerta ez dadin, oso bero behar du olioak eta bizkor asko frijitu behar dute piperrek. Gernikakoak badira, barrura besterik gabe, txortena eta guzti; luzeak edo morroak badira, zerrenda zabaletan moztu, haziak kendu eta lehor daudela sartuko ditugu.

Azkar erabiliko ditugu piperrak, bitsadera batez iraulka, ale guztietatik friji daitezen. Paper xurgagarri batera aterako ditugu, kolorea galdu gabe eta kraskatsu xamar, hala behar dute-eta. Gatz pixka bat eman eta hoztu aurretik zerbitzatuko ditugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?