Osagaiak
Errezeta
Burua kendu antxoei. Tripak ere atera. Ez hausteko ahaleginak eginez, behatz-mamiekin ireki eta erdiko hezurra aterako diegu. Antxoa bitan irekita geldituko da.
Erretilu batean gatz geruza ederra paratuko dugu eta bertan etzango ditugu antxoak, ongi ordenaturik. Gero gatz gehiagorekin estali antxoak. Halaxe egingo dugu harik eta antxoa guztiak ongi estalita dauden arte. Erretilua hozkailuan sartu eta 30 bat minutuz utzi.
Ordu erdia pasatuta, sobran den gatza kenduko diegu antxoei, ur azpian jarrita. Gero zapi batekin xukatu eta oliba olio birjina ugari jarritako erretilu batean utziko ditugu. Oliotan geldituko dira, horrela, 4 bat orduz, jan baino lehenago. Entsaladari gehitzea dugu aukera bat, ogi txigortuarekin jatea beste bat. Nahi bezala.