PORRUSALDA BAKAILAOAREKIN

Osagaiak

  • 4 porru eder
  • 2 azenario eder
  • Patatak, kilo erdia
  • Litro bat ur
  • Bakailao zati eder bat, beratua, azalik gabe eta izpituta
  • 4 koilarakada oliba olio
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Porruak eta azenarioak zuritu eta zati meheak egin. Patatak zuritu eta zatitu, zati txikitan kaskatuz. Su ez oso bizira hurbildu kazola bat, jarri olioa eta barazki guztiak, gatz pixka batekin, eta eragin etengabe. Hogeiren bat minutuz eduki holaxe, gorritzen utzi gabe.

Ura bota gainera eta beste 20 minutuz eduki egosten, gatz puntua zuzendu, eta behar izanez gero, zaporea areagotzeko, haragi-salda kontzentratuaren pastilla bat gehitu edo, uretan egosi ordez, egosi haragi edo barazki saldatan. Sutatik baztertu baino 5 minutu lehenago, bakailao izpitua gehitu eta poliki-poliki irakiten utzi. Gatz puntua zuzendu. Ez dugu gatzik bota, bakailaoak behar adina ematen baitio. Bero-bero mahairatu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?