Osagaiak
Errezeta
Eltze bat jarriko dugu sutan, su ezti-eztian eta bertan azukrea jarriko dugu urtzen joan dadin. Kolore gorrixka hartzen duen arte izango dugu sutan. Poliki egingo dugu erre ez dadin. Kazolan dugun karamelu horixkari almendra gehituko diogu. Nahas dadila ongi almendra karameluarekin. Erretilu bat hartu, ahal dela metalezkoa, eta ekilore olio pixka batekin igurtzi eta gero, bertara irauliko ditugu almendra azukregorrituak. Hozten utziko dugu nahastura gogortzen den arte.
Gogortutakoan, erretilutik bereizi eta eskuz puskak egingo ditugu, karamelua zapi baten barrenean mahaiaren kontra joaz, zatitu egin dadin. Puskak irabiagailuaren ontzian sartu eta indar betean irabiatuko dugu marmelada eta pattarrekin batera. Ur pixka bat gehi genezake baldin eta konpota sobera lodia gelditzen dela ikusten badugu. Itxuraz lodia izan dadila, baina ez trinkotua.
Konpota hau ezin hobea da gazta izozkiarekin batera jateko, edo jogurt naturala gozatzeko. Flasko hermetikoetan gordeko dugu konpota, ongi babestuta argitik, txindurrietatik eta hezetasunetik.