ALLIOLIA IRABIAGAILUAN EGINA

Osagaiak

  • Arrautza gorringo bat
  • Litro laurdena eguzki-lore olio
  • Baratxuri ale bat, zuritua
  • 8 koilarakada ur bero
  • 10 koilarakada esnegain urtu
  • Gatza

Errezeta


Arrautza gorringoa, ur beroa eta baratxuri alea ipiniko ditugu irabiagailuaren ontzian (bitan zatitu eta barruko ernamuina kenduko diogu aurrez baratxuriari, oso zapore azkarrekoa eta astuna delako). Irabiagailuari indar betean eragin eta pixkana-pixkana erantsiko dugu olioa, maionesa itxurako saltsa krematsua azaldu arte. Gatz-puntua zuzendu, tanta batzuk limoi zuku gaineratu eta esnegaina erantsiko dugu azkenik. Saltsak ez du lodi behar, krematsu eta egoki batua baizik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?