BEXAMEL SALTSA 2

Osagaiak

  • Litro bat esne
  • 80 g gurin
  • 60 g irin
  • Gatza eta piperbeltz zuri, ehoa

Errezeta


Bexamel krematsu bat maneatzeko oinarria dago kopuru hauetan. Oinarri honetako bexamel batez estali ahal izango dugu barazki egosi bat, edo kaneloi batzuk, labean gainerretzeko ondoren.

Su eztian berotuko dugu esnea eltze batean, edo mikrouhinetan, beharreko ontzi batean. Kazola txiki batean, edo mikrouhinetarako ontzi batean, urtuko dugu gero gurina; irina erantsi eta biraka nahasiko dugu guztia, ongi batu arte. Su ertainean egosiko dugu nahastura 5 bat minutuan. Ezti-ezti, kolorerik har ez dezan. Esnea isuriko ondoren irin eta gurin nahasturaren gainean: bizkor joko dugu guztia koilara edo metalezko hagaxka batez. Poliki egingo dugu lan, pikorrik osa ez dadin, eta bexamela leun-leun itxura dadin. Irakin arinean edukiko dugu kazola beste gutxienez 10 minutu gehiagoan, itsasten utzi gabe. Esnea erantsiko dugu bukatutakoan, bexamela lodiegi dagoela ikusten badugu.

Hauxe dugu kroketaren orea egiteko modua, ongi egositako bexamel oreari errezeta honetan adierazi baino irin gehiago eta urdaiazpiko salteatua, haragi egosi papurtua edo bakailao beratua eta izpitua erantsiz.

Esne parte baten ordez, esnegain urtua ere bideratu ahal izango dugu, saltsa oso krematsu eta zaporetsu geldi dadin.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?