MOJO PICON

Osagaiak

  • Baratxuri-buru bat, zuritua
  • Eskukada bat palmondo piper lehor
  • Eskukada bat kumino
  • Koilarakada oparo bat piperrauts gozo
  • Litro laurdena oliba olio birjina
  • 10 koilarakada ardo-ozpin
  • 2 moldeko ogi-xerren mamia
  • Eskukada bat arbendol, txigortu gabe
  • Itsas gatza, ximiko bat

Errezeta


Motrailu batean erantsi eta ongi xehatuko ditugu baratxuriak, kuminoak eta gatz larria. Palmondo piperra, piperrautsa eta arbendolak erantsiko ditugu ondoren, ozpinarekin batera. Beratzen utziko dugu guztia 24 orduz. Epe horren ostean, irabiagailu baten ontzian sartuko dugu nahastura, ogi-mamia eta oliba olioarekin batean. Indar betean eragingo diogu makinari. Saltsa atomikoa hau, entsaladak, patata egosiak edo barazki gordinak laguntzeko. Erne, Lesakako Laminazioetako 3. labearen antzera geldituko baitzaigu ahosabaia.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?