OZPIN-OLIOA BELARREKIN

Osagaiak

  • Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia
  • Oliba olio birjina, estra, litro erdia
  • Koilarakada bat perrexil, xehatua
  • Koilarakada bat albahaka fresko, xehatua
  • Koilarakada bat mingarratz fresko, xehatua
  • 100 g sagardo-ozpin
  • 100 g limoi zuku
  • Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

Errezeta


Irabiagailu baten ontzian ozpina, limoi ura, gatza eta piperbeltza jarri eta indar bete-betean nahasiko dugu. Eman ditzala bueltak segundo batzuetan, estalkia kendu eta orduan olioak gehituko ditugu. Beste buelta batzuk eta kitto. Orduan belar xehatuak gehituko ditugu, irabiatu gabe, besterik gabe pixka bat nahasiz. Ozpin-olioa kristalezko botiletan sartu eta prest ditugu entsalada bat maneatu behar dugun bakoitzean pixka bat eragin eta gero erabiltzeko.

Seguruena hobe da errezetan jarritako kantitatea baino gutxiago egitea, ozpin-olioan diren belarrak oxidatu eta itsuski ematen baitute denbora luzea pasatzen bada.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?