PERRETXIKO SALTSA

Osagaiak

  • 2 tipulin eder, pikatuak
  • 300 perretxiko, garaikoak (barrengorriak, kardu-perretxikoak, eta abar)
  • 3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur
  • 6 koilarakada esnegain urtu
  • 4 koilarakada gurin
  • 5 koilarakada oliba olio

Errezeta


Kazola batean oliba olioa, tipulian eta gatz pikor batzuk erantsi eta su eztian jarriko dugu dena eztitzen. Gardentzen utziko diegu barazkiei, kolorerik hartu gabe. 15 bat minutu guztira. Perretxikoak erantsiko ditugu ondoren, zati txikitan pikatuak. Gatza eman, nahasi eta su eztian utziko ditugu maneatzen, 15 bat minutuan. Haien ostean erantsiko dugu salda beroa: beste 20 bat minutuan edukiko dugu dena su eztian egosten.

Haien ostean, irabiagailu baten ontzian xehatuko dugu saltsa, indar betean eraginez makinari, ontziaren ahotik esnegain urtua eta gurina gaineratzen ditugun bitartean. Ongi batuko ditugu gai guztiak. Gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatu egingo dugu saltsa.

Arrainarekin nahiz haragiarekin aurkez dezakegu saltsa hau. Hanburgesa batzuk jateko, adibidez, edo plantxan erretako edozein haragirekin, azpizuna, xerra, txuleta jezur gabea.

Bestalde, beren garaian saltsa honetan plantxan txigorturiko atun edo hegaluze solomo hezurgabeak aurkezten baditugu, emaitza izugarri ona izango da. Irakinaldi bat eman eta saltsan ongi bustitzen utziko diogu arrainari. Eta pasta egin berriarekin? Zer esango dizuet, Mundiala!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?