Osagaiak
Errezeta
Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor hasi orduko barneratuko ditugu hartan arkume arandoiak, eta xorta bat ozpin gaineratuko dugu gero. Borborka utziko dugu guztia gutxienez 15 minutuan. Haien ostean, zukatu eta hozten utziko ditugu arandoiak. Labana zorrotz batez erretiratuko ditugu ondoren haien kanpoaldean dauden azal, mintz eta koipe-poltsatxoak, garbi-garbi utzirik. Gatza emango dugu ondoren.
Padera bat jarriko dugu sutan, baratxuri aleak eta olio ugarirekin, frijitzeko. Berotzen utziko dugu poliki-poliki, baratxurien kutsua har dezan, eta sua biziagotuz joango gara arian-arian oso bero utzi arte. Baratxuriak atera eta olio horretan frijituko ditugu arandoiak, irinetan, arrautza joan eta ogi birrinduan pasa ondoren, ongi gorritu arte. Xukatu eta gozatu egingo ditugu ondoren. Ogi birrinduari baratxuri xehatuaren alde bat eta perrexil xehatu ugari erantsi ahal izango dizkiogu, arandoiak hartan busti aurretik, frijitu eta gero are eta askoz gustu zaporetsuagoa eduki dezaten. Gustuak ditu munduak.