SALTSA AZKARRA

Osagaiak

  • 2 kg tomate umo
  • 3 tipula eder, pikatuak
  • Kaienako pipermin bat
  • Oliba olioa
  • Ximiko bat azukre
  • Tanta batzuk tabasko
  • Gatza

Errezeta


Olioa kazola batean isuri eta tipulak frijituko ditugu hartan, 35 bat minutuz, gatz pixka batekin. Epe horren ostean erantsiko ditugu azukrea eta tomate umoak, garbitu eta puskatan egin ondoren. Su eztian edukiko ditugu arian-arian egosten, pare bat orduan, edo saltsa azkarrak ur gehiena lurrundu edo galdu duen arte. Gatza eman eta, mikatzegi badago, azukre pittin bat gehituko diogu. Tabaskoa gaineratuko diogu azkenik, gure "macho-man" mailaren arabera. Prest edukiko dugu orduan saltsa azkarra, patata frijituen eta maionesa baten ondoan aurkezteko, adibidez.

Bere horretan utz dezakegu saltsa, naturala, edo puregailutik pasea, meheagoa izan dadin. Orduan berriro ere irakin beharko dugu saltsa, kolore gorria berreskuratuko badu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?