SALTSA HERDOILA

Osagaiak

  • 2 arrautza gorringo, egosiak eta pikatuak
  • Arrautza gorringo bat, gordinik
  • Litro laurdena oliba olio birjina
  • Koilarakada bat Xerez ozpin
  • Koilarakada bat tomate kontzentratu edo, hura ezean, ohiko tomate saltsa
  • Azafraia, 8 pistilo
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 3 antxoa oliotan, pikatuak
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta


Motrailu batean edo gopor batean, metalaz hagaxka batzuetaz xehatu edo joko ditugu arrautza gorringoak eta azafraia, ahi mehe bat egin arte. Hari mehean erantsiko dugu ondoren oliba olioa, saltsa krematsu lodi bat itxuratu arte. Gatza eta piperbeltza eman ondoren erantsiko ditugu gainerako osagaiak.

Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren. Saltsa azkarregi badago, ur xorta bat edo koilarakada pare bat maionesa erantsiko dugu. Saltsa hau egoki-egokia da entsalada bati laguntzeko, ogi txigortuak bustitzeko, ogitarteko bat prestatzeko edo arroza marinelen eran allioli baten antzera batzeko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?