TAPENADE SALTSA

Osagaiak

  • Oliba beltz hezurgabetuak, pisatuak, 200 g
  • Baratxuri ale bat, zuritua, barreneko hozia kenduta
  • 3 antxoa xerra, gatzetan
  • Koilarakada bat kapar
  • Oliba olio birjina, estra, 100 g

Errezeta


Oliba beltz hezurgabetuak irabiagailuaren ontzian jarriko ditugu eta gehitu bertara baratxuri ale, kaparrak, antxoa xerrak eta oliba olioaren erdia. Erdiko abiaduran irabiatu, 2 minutuz edo. Hurrena, poliki-poliki, gainerako oliba olioa gehitu, ore trinko eta lodia lortzen dugun arte. Ez da beharrezkoa gatzik ematea, antxoek, olibek eta kaparrek gazituko dutelako saltsa. Gopor estali batean gorde saltsa. Ogi txigortuan igurtzia goxo-goxoa da. Antxoa edo hegaluze ogitartekoa jan behar badugu maionesarekin, hobea izango da aurretik ogia tapanade saltsaz igurtziz gero.

Entsalada bat maneatzeko, aski dugu koilarakada bat ozpin edo ozpin tanta batzuk gehitzea saltsari. Horrela ere bikaina da emaitza. Egizue proba.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?