ARKUME ARANDOIAK SALTEATUTA

Osagaiak

  • Kg bat arkume arandoi, garbi eta azalik gabe
  • Oliba olioa
  • Gurina, mutur bat
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • Perrexil xehatua
  • Ozpina
  • Gatza

Errezeta


Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor hasi orduko barneratuko ditugu hartan arkume arandoiak, eta xorta bat ozpin gaineratuko dugu gero. Borborka utziko dugu guztia gutxienez 15 minutuan. Haien ostean, zukatu eta hozten utziko ditugu arandoiak. Labana zorrotz batez erretiratuko ditugu ondoren haien kanpoaldean dauden azal, mintz eta koipe-poltsatxoak, garbi-garbi utzirik.

Xorta bat oliba olio isuri eta su ertainean jarriko dugu padera bat. Berotu dela sumatu orduko erantsiko ditugu arandoiak eta astinduka erabiliko ditugu ondoren, pixkana-pixkana txigor daitezen. Sua bizitu eta, koipe gehixeago behar dela sumatzen badugu, tantaka erantsiko dugu olio gehiago. Arandoiak itsasten badira, sua apalegi dagoen seinale: biziagotu egingo dugu sua, arandoiak gorritzen eta egoki txigortzen ari diren puntuan jarri arte. 20 minutuan egongo dira gutxienez arandoiak, ongi gorriturik gelditu arte. Ia bukaeran gaudela erantsiko ditugu mutur gurina, perrexila eta baratxuri ale pikatuak, eta minutu batzuk utziko ditugu zerbitzatu aurretik iragotzen, baratxuriak gordin zaporea gal dezan.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?