KAKAO SALTSA

Osagaiak

  • 300 g ur
  • 240 g azukre
  • 160 g esnegain likido
  • Kakao hautsa, 160 g

Errezeta


Eltze batean urari azukrea eta esnegaina nahasi eta irakin arte berotuko dugu. Beste ontzi batean, gopor batean esaterako, kakaoa izango dugu eta bertara isuriko dugu lehenago irakindako ura. Hagaxka batekin nahasiko dugu saltsa distiratsu pikorrik gabea lortu arte. Gero iragazkitik pasaraziko dugu. Hozkailuan sartu, hotz-hotza erabili behar baita.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?