Osagaiak
Errezeta
Pralinerik ez badaukagu, etxean presta dezakegu, irabiagailuan fruitu lehorrak, txigortuak eta zurituak, sarturik: kakahueteak, arbendolak, pistatxoak edo hurrak. Tanta batzuk eguzki-lore oliorekin xehatuko ditugu, eta ore horri erantsiko diogu saltsa ingelesa. Merkatuko praline-orea badaukagu, saltsa ingelesarekin joko dugu hau ere. Nahastura irabiagailutik atera eta esnegain erdi harrotua erantsiko diogu ondoren, gomazko espatula batez ongi baturik. Hostorearekin, izozkiarekin edo fruta errearekin (sagarrak, mertxikak, aranak, eta abar) zerbitzatu ahal izango dugu saltsa hau.