Osagaiak
Errezeta
Kazola zabal batean, su bizian jarriko ditugu sagar atalak urarekin batean. Tapatu egingo dugu kazola. Irakiten hasi orduko eztituko dugu sua, indar apalenera ekarriz, eta ordu pare batean edukiko dugu kazola egosten.
Epe horren ostean, sare-iragazki mehe batetik pasatuko dugu zukua. Azukrea erantsiko diogu ondoren. Zuku azukretsu hori sutan jarri eta ezti edukiko dugu irakiten, 1,2 l jele gelditu arte. Iragazi eta ongi itxitako potetan gordeko dugu, hoztu eta erabiltzeko moduan egon dadin.
Iragazkian geratu zaigun sagar mamiaz, sagar tartak, kruxpetak do, besterik gabe, pureak egin ahal izango ditugu. Purea egiteko, gurina eta azukre pixar bat erantsi eta su eztian utziko dugu murrizten, kolore gorri erakargarria hartu arte. Sutatik atera baino lehentxeago, zorrotada on bat limoi zuku erantsiko diogu. Puregailutik pasatuko dugu ondoren.
Fruktuosa naturala erabili ahal izango dugu azukrearen ordez.