SALTSA INGELESA, DIETAKOA

Osagaiak

  • Litro bat esne erdi gaingabetu
  • 12 gorringo
  • 60 g Canderel, hautsetan
  • 2 bainila leka, irekiak eta aletuak
  • 4 koilarakada bete esnegain

Errezeta


Bainilak ireki, aletu eta leka horiekin egosiko dugu esnea eta esnegaina, irakin arte. Ondoren, 15 bat minutuan edukiko dugu esnea pausatzen, eltzea tapatuta. Bitartean, gopor batean nahasiko ditugu gorringoak eta Canderel. Iragazi eta haien gainetik isuriko dugu esnea; gaiak ongi batu, nahasi eta eltzean sartuko ditugu berriro. Su eztian jarri, eta biraka erabiliko dugu etengabe, orea loditzen hasi dela sumatu arte. Une horretan iragaziko dugu krema. Hotzean gordeko dugu, hozkailuan, frutaren zerbitzatzeko edo jogurt bat gozatzeko.

Krema ingelesak ez du sutan inoiz ere irakin behar (mindu egingo lirateke gorringoen proteinak berotasun handiaren eraginez). Kasu honetan, gainera, jakin beharra dago edulkorante sintetikoek (horietako bat da Canderel hori), irakiten utziz gero, gozatzeko indar guztia galtzen dutela.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?