SARDINA ENTSALADA

Osagaiak

  • 32 sardina xerra marinatu, garbi eta oliba oliotan
  • kg erdia patata, uretan egosiak, zurituak eta xerratan moztuak
  • Tipulin bat, xerratan moztua
  • Oliba olio birjina eta sagardo-ozpina
  • Gatza

Errezeta


Gopor edo entsalada-ontzi batean ipiniko ditugu patata xerrak. Oliba olioa eta ozpina gainetik isuri, gatza eman eta tipulin xaflak erantsiko ditugu ondoren. Kontua handiz nahasiko dugu guztia, patatak ez haustearren, eta gainean aurkeztuko ditugu sardina xerra marinatuak, beren oliotan igurtziak. Hotz zerbitzatuko dugu entsalada.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?