SARDINAK GATZETAN

Osagaiak

  • 2 kg sardina
  • Gatz larria
  • Oliba olio birjina, estra.
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Burua kendu sardinei. Tripak ere atera. Ez hausteko ahaleginak eginez, behatz-mamiekin ireki eta erdiko hezurra aterako diegu. Sardina bitan irekita geldituko da.

Erretilu batean gatz geruza ederra paratuko dugu eta bertan etzango ditugu sardinak, ongi ordenaturik. Gero gatz gehiagorekin estali sardinak. Halaxe egingo dugu harik eta sardina guztiak ongi estalita dauden arte. Erretilua hozkailuan sartu eta 30 bat minutuz utzi.

Ordu erdia pasatuta, sobran den gatza kenduko diegu sardinei, ur azpian jarrita. Gero zapi batekin xukatu eta oliba olio birjina ugari jarritako erretilu batean utziko ditugu.

Oliotan geldituko dira, horrela, 4 bat orduz, jan baino lehenago. Entsaladari gehitzea dugu aukera bat, ogi txigortuarekin jatea beste bat. Nahi bezala.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?