Osagaiak
Errezeta
Kazola batean olioa jarri eta sutan jarri. Bertan frijituko ditugu, su ez oso bizian, baratxuria, tipula eta hirugiharra. Gatz pixar bat eman. Egin dadila pixkana-pixkana barazkia ongi egosia egon arte, eta franko murriztu arte, ahal dela, kolore iluna hartu arte. Kolore iluna azkeneko momentuan sua bizituz lortuko dugu. Horrela karamelu itxura hartuko du. Guztira 2 ordu edo behar dira. Gero epeldu dadila pixka bat.
Orduan, aurretik labean berotutako moldean sartuko dugu hirugiharra duen tipula orea. Zoko guztiak ongi bete, esnegaina zurrusta finean botaz gainetik. Gazta arraspatuz estali gero. Dagoela labean 200 graduan, 10 bat minutuz gutxi gorabehera, gainaldea pixka bat txigortzen den arte, tipula, esnegainarekin nahasita, goxo-goxo gelditzen den arte. Entsaladarekin batera zerbitzatu.