TIPULA ETA PERREXIL ARRAUTZOPILA

Osagaiak

  • 3 tipula eder
  • Koilarakada bat urdai-hirugiharra, dado txikitan moztua
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Eskukada oparo bat perrexil, xehatu berria
  • 8 arrautza
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Padera edo kazola zabal batean, tipulak, 4 koilarakada olio eta gatz pixka bat ipiniko ditugu. Su bizian baina ezti frijituko dugu tipula, karamelu bihur dadin. 20 minutuan edukiko dugu horrela, biraka erabiliz; haien ostean, su eztian oraingoan, beste 40 minutuan edukiko dugu barazkia, xamur-xamur geldi dakigun. Adi egon behar dugu betiere, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Egoste denbora amaitu baino 5 minutu lehenago erantsiko dugu urdai-hirugiharra: nahasi eta sutan erabiliko dugu guztia. Gatz puntua zuzendu, sutatik atera eta epeltzen utziko dugu jakia.

Tenperatura pixka bat galdu duenean, perrexil xehatua erantsi eta dagoeneko joak ditugun arrautzen saldarekin “gatz pixar bat emango diegu arrautzei“ nahasiko dugu. Gozo maneatuko dugu arrautzopila, barrua mamitsu betiere. Entsalada berde bat zerbitza bedi haren ondoan.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?