TIPULAK NON GORDE

Beharrezkoak

  • Leku lehor eta iluna
  • Lurrezko ontzi bat

Errezeta


Leku lehor ilunean gorde behar ditugu beti tipulak, patatetatik urrun, erraz asko hondatzen baitira haien ondoan. Gainera, hobe dugu lurrezko ontzietan, eta ez zurezkoetan, gordetzen baditugu, zurak ere errazago ustelarazten baititu tipulak.

Ez ditzagun hozkailuan gorde, ez da hori leku hoberena haientzat. Kutsatu egiten dute ukitzen duten guztia eta usain arraroak hartzen dituzte gainera. Usteltzen hasiak direla sumatzen badugu, bota ditzagun lehenik okerren daudenak. Ongi daudenak besteetatik ez baditugun bereizten, teleberri baterako ere ez dute izango usteltzen hasi gabe.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?