TOMATE ENTSALADA TXERRI-BURUAREKIN

Osagaiak

  • 4 tomate heldu
  • Basurde buru xerra on bat, dadotan
  • 2 koilarakada sagardo-ozpin
  • Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz gero, askoz goxoagoa gelditzen da entsaladarako, zatitze hutsak baino lan gehixeago ematen badu ere.

Erdibitu, alde laua oholaren kontra jarri, eta xerra lodiak egin. Plater edo erretilu batean paratu. Gatza eman.

Banatu gainean basurde buruaren dadoak. Gatz pittin bat eman. Gobernatu entsalada sagardo-ozpinarekin eta oliba olio birjinarekin.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?