ARKUME BESOA ERRETA

Osagaiak

  • 4 arkume beso (umerri edo bildots). 800 g ingurukoa bakoitza
  • 2 baratxuri-buru
  • Baso bete ur
  • Zorrotada bat ardo zuri
  • Gatza

Errezeta


Gatza eman eta gero, erretilu zabal batean ipiniko ditugu arkume besoak, ahoz gora. Baratxuri-buruak erantsi eta ura eta ardoa isuriko ditugu ondoren. Aurrez 200º-ko tenperaturan beroturiko labean sartuko ditugu arkume besoak, eta ordu eta erdian edukiko ditugu han, beren zukuarekin etengabe bustiz. Erretze epearen erdia bete orduko, irauli egingo ditugu besoak beste aldetik egin daitezen. Irauli ondoan, ez da komenigarria haragia berriro bustitzea, bukaeran ongi txigortu eta kraskatsu gera dadin. Erretiluaren hondoak heze behar du beti, ez du lehortu behar; besoak giro hezean erre behar du. Ura edo ardoa erantsiko dugu, beharra sumatu orduko. Beren zukuan eta baratxuriekin zerbitzatuko ditugu arkume besoak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?