TXANGURRU PAPURTUA MAIONESAREKIN

Osagaiak

  • Kg erdi txangurru egosi, papurtua, hotza eta ongi xukatua, jariorik izan ez dezan
  • Maionesa saltsa
  • Pixar bat ale-ziape
  • Koilarakada bat tomate saltsa
  • Tipulin bat, oso mehe pikatua
  • Perrexila, xehatua
  • Gatza

Errezeta


Gopor batean ipiniko dugu txangurrua. Maionesa erantsiko diogu ondoren, krematsu eta ongi oraturik geratzeko kopuruan. Nahastura ez dugu lodiegi utzi behar, jakia ez dadin pisu gertatu. Ziapea, tomatea eta perrexil xehatua gaineratuko ditugu ondoren. Tipulinaren txanda izango da hurren: gordinik pikatuko dugu, baina uretan garbitu eta iragazki batean sendo estutu eta gero, gordin-zaporea, gordinik jaten dugunean batzuetan horren desatsegina gertatzen dena, ezabatzeko. Gatz-puntua zuzendu eta ogi txigortuekin zerbitzatuko dugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?