Osagaiak
Errezeta
Kazola batean xorta bat olio eta gurin erantsi eta su ertainean jarriko ditugu tipulak, tipulinak eta porruak gozatzen, gatz pixka batekin. Gorritzen hasi eta xamur gelditu arte edukiko ditugu kazolan, 40 bat minutu guztira.Tomate saltsa gaineratuko dugu gero. Minutu batzuetan irakiten eduki eta txangurrua kazolaratuko dugu ondoren. Ongi goza dadila barazki beroetan. Gatz-puntua zuzenduko dugu.
Txangurru-oskolak beteko ditugu ore horretaz, hori da ohikoena, baina portzelanazko goporretan ere sartu ahal izango ditugu, labeko berotasunean hausteko arriskurik ez badago. Ogi birrindu pixar bat eta gurina, dado batzuk, gainetik eman eta aurrez 200º-tan berotutako labean edukiko ditugu, 15 bat minutuan, oskolak edo goporrak, azal gorri, kraskatsu, zaporetsu bat egin arte.