ODOLKIA EGOSITA

Osagaiak

  • 2 tipula-odolki, freskoak
  • Ura edo haragi-salda

Errezeta


Orratz edo jostorratz batez ziztatuko ditugu odolkiak, egosi bitartean leher ez daitezen. Uretan edo saldan egos ditzakegu. Salda erabiltzen badugu, zapore izugarria erantsiko dio odolkiak eta, fideo batzuk hartan beratuta, zotina trenkada batean moztuko digun zopa hartu ahal izango dugu. Bada, ura nahiz salda aukeraturik ere, irakiten hasten denean sartuko ditugu odolki ziztatuak eta, sua eztitu ondoan, hantxe edukiko ditugu berotasunean, irakin gabe, 20 bat minutuan.

Ondoren, su itzali eta hozten utziko ditugu odolkiak, beren saldan, berehala erabili behar ez baditugu (mikrouhinetan berotu ahal izango ditugu gero, xukatu ostean). Une hartan jan behar baditugu, xukatu, moztu eta oliotan jarritako pipermin ozpindu batzuekin, entsalada berde batekin edo patata frijituekin aurkeztuko ditugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?