Osagaiak
Errezeta
Kazola zabal batean, alde guztietatik gorrituko ditugu arkume puskak, oliba olio pixar batez. Txigortu eta gero, soberako koipea kendu eta tipula, baratxuriak eta perrexila erantsiko ditugu, gatz pixka batekin, kazola berean. Gai guztiak biraka erabili eta su eztian edukiko ditugu 15 bat minutuan.
Arkumea ongi txigorturik dagoenean, piper-hautsa eta piperbeltz xehatua erantsiko ditugu. Gai guztiak urez estali, gatza eman eta su eztian jarriko dugu kazola, egoste-salda poliki-poliki murriztu dadin. Berriro frijituko da azkenean arkumea, zukurik ezean.
Limoi zukuz edo ozpin on batez garaztatuko dugu orduan bildoskia. Ongi nahasi eta pausatzen utziko dugu arkumea 10 bat minutuan, tapaturik. Berehala zerbitzatuko dugu.
Frijitu eta egosi ondoren, zukurik gabe gertatu behar du arkumeak, oliotan frijitua balitz bezala.
Kazolaren erdira biltzen da bildoskia zerbitzatzerakoan, eta ogi gainean jaten dira puskak, artzainek ohi zuten bezala. Gatz apur bat hautseztatu ahal izango dugu, jakia maneatu ondoren.