TXERRI AZPIZUNAK SALTSAN

Osagaiak

  • 3 edo 4 txerri azpizun, erdi tamainakoak eta puska handitan moztuak
  • 4 baratxuri ale, osorik
  • 2 azenario, xerratan moztuak
  • 2 porru, pikatuak
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Baso erdia ardo zuri
  • 6 koilarakada tomate saltsa
  • Ezkaia, adaxka bat
  • Oliba olioa
  • Baso erdia salda edo ur
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Gatza eman ondoren, kazola zabal batean jarriko ditugu, oliba oliotan, txerri azpizun puskak gorritzen, su ertainean. Ongi frijituko dira azal-alde guztietatik. Osorik ere manea genitzake azpizunak, nahi bezala. Sua eztitu eta barazki guztiak eta ezkai adaxka erantsiko ditugu ondoren. Hamar bat minutuan utziko ditugu eztitzen, erretzen utzi gabe. Ardo zuria isuri eta minutu batzuetan edukiko dugu guztia su eztian irakiten. Tomate saltsa erantsiko dugu ondoren; ongi nahasi eta salda edo ura isuriko dugu gero. 35 bat minutuan utziko dugu guztia su eztian gozatzen, haragia xamur eta saltsa puskei itsatsirik gelditu arte: ez du saldatsu behar.

Ezkai adaxka erretiratuko dugu ondoren. Azpizunak osorik maneatu baditugu, epelean hartu ondoan saltsa xukatu eta xerratan moztuko ditugu, txahal biribilkia egiten dugunean bezala. Beren zukuan eta barazkien ondoan ipiniko ditugu berriro puskak. Jan aurretik, oliotan frijituriko patatak, dadotan moztuak, edo barrengorri salteatu batzuk erantsi ahal izango ditugu hornidura gisa.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?