Osagaiak
Errezeta
Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat isuri ondoan, alde guztietatik gorrituko dugu hartan lepoa. Erne olio-zipriztinekin! Ongi txigortuta utziko dugu.
Koipe soberakina erretiratu eta baratxuriak, porrua eta tipulina jarriko ditugu kazolan. Barazkiak ongi potxatu eta berriro sartuko ditugu lepo puskak. Irauli batzuk eman eta ur beroaz estaliko dugu guztia, 3 hatz gainetik. Gatz pixka bat eman eta kazola estalia utziko dugu guztia egosten hiru orduz, erdi irakinean. Kazola ez da ur eskas geldituko gaiak estaliko ditu beti eta lurrindu ahala berritu beharko da.
Xamur daudelarik, kazolatik aterako ditugu lepo puskak. Egosi diren salda iragaziko dugu ondoren, eta kazola garbi batean jarriko dugu ezti-ezti irakiten, lodituz joan dadin. Beren zukuan sartuko dugu ondoren lepo gisatua, gelatina aska dezan eta saltsa lodituz joan dadin. Gatz-puntua neurtu eta zuzenduko dugu gero.
Patata purearekin zerbitzatuko dugu edo saltsa barruan patata-dado frijitu eta xukatu batzuk dituela aurkeztuko dugu.