Osagaiak
Errezeta
Olioa kazola batean isuri eta gorritzen ipiniko ditugu matrailak, gatza eman ondoan, alde guztietatik gorritu arte. Erne ibili olio zipriztinekin!. Ongi txigortuak gelditu behar zaizkigu. Matrailak kazolatik atera, soberan dagoen koipea kendu eta erantsi egingo ditugu baratxuriak, porrua eta tipulina. Barazkiak erdi egosi direnean berriro sartuko ditugu matraila txigortuak, buelta batzuk eman eta ardo beltza erantsiko diegu ondoren. Utzi egingo dugu urritzen. Orduan isuriko dugu ur beroa, jakitik gora 3 hatz estali arte. Gatz pittin bat eman, kazola estali, eta utzi egingo dugu egosten, ezti-ezti, pare bat ordu. Urez estaliak egon behar dute jakiek, eta ur gehiago isuriko dugu lurrintzen ari dela ikusten badugu. Ongi samurtu direnean, sutatik atera eta iragazi egingo dugu sortutako zuku guztia.
Horren ostean, kazola garbi batean irakiten ipiniko dugu zukua, su eztian. Utziko ditugu epeltzen matrailak, eta hezurra baldin badute, kendu egingo diegu eskuarekin eta labana baten laguntzaz, ahaleginduko gara betiere matrailak hautsi ez daitezen, pieza osoak geratzeko. Horren ostean, labaina batez xerratu egingo ditugu matrailak, xerra lodietan, hatz baten neurrikoak gutxi gora-behera.
Zukua dugun kazolan ipiniko ditugu matraila-xerrak ondoren, eta gelatina ateratzen utziko ditugu, saltsa lodi dadin. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero. Patata purearekin edo, are hobeago, sagar purearekin mahairatuko ditugu txerri matrailak.