Osagaiak
Errezeta
Kazola batean olio tanta bat isuri, eta gorritzen ipiniko ditugu mingainak, alde guztietatik txigortu arte. Erne ibili olioaren zipriztinekin! Ondo txigortu direla ikustean aterako ditugu kazolatik. Koipe soberakina kendu eta baratxuri-burua, porrua eta tipulina kazolaratuko ditugu ondoren. Ongi nahasi eta orduan isuriko dugu ur beroa, jakitik gora 3 hatz estali arte. Gatz pittin bat eman, kazola estali, eta utzi egingo dugu guztia egosten, ezti-ezti, pare bat orduz. Urez estaliak egon behar dute jakiek, eta ur gehiago isuriko dugu lurrintzen ari dela ikusten badugu.
Ongi xamurtu direnean, sutatik atera eta iragazi egingo dugu sortutako zuku guztia, zopa bat egiteko, saltsa baterako¦ zernahi, baina ez arren bota!!! Matrailak epeltzen utzi eta, hautsi gabe, kontu handiz zurituko ditugu epeldu eta gero. Labaina batez lauzpabost puska ertain egin eta gatza emango diegu ondoren. Irinetan eta arrautza joan pasa eta oliba olio ugaritan frijituko ditugu ondoren, ongi gorritu arte. Xukatu eta allioli batekin edo ziapez hornituriko maionesa on batekin jango ditugu mingainak.