TXERRI MINGAINAK ENTSALADAN

Osagaiak

  • 8 txerri mingain garbi
  • Baratxuri-buru bat
  • Porru bat, osorik
  • Tipulin bat, osorik
  • Oliba olioa
  • Oliba olioa birjina
  • Ura eta gatza
  • 2 eskarola garbi
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • Allioli edo griviche saltsa ugari
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Kazola batean olio tanta bat isuri, eta gorritzen ipiniko ditugu mingainak, alde guztietatik txigortu arte. Erne ibili olioaren zipriztinekin! Ondo txigortu direla ikustean aterako ditugu kazolatik.

Koipe soberakina kendu eta baratxuri-burua, porrua eta tipulina kazolaratuko ditugu ondoren. Ongi nahasi eta orduan isuriko dugu ur beroa, jakitik gora 3 hatz estali arte. Gatz pittin bat eman, kazola estali, eta utzi egingo dugu guztia egosten, ezti-ezti, pare bat orduz. Urez estaliak egon behar dute jakiek, eta ur gehiago isuriko dugu lurrintzen ari dela ikusten badugu. Ongi xamurtu direnean, sutatik atera eta iragazi egingo dugu sortutako zuku guztia, zopa bat egiteko, saltsa baterako zernahi, baina ez arren bota!!!

Mingainak epeltzen utzi eta, hautsi gabe, kontu handiz zurituko ditugu epeldu eta gero. Labaina batez lauzpabost puska ertain egin eta gatza emango diegu ondoren.

Baratxuriaz eta oliba olio birjinaz ondu eta mingain egosien gainean ipiniko dugu ondoren eskarola (gatza emango diegu aurrez mingainei). Entsalada ogi txigortuekin eta allioli ed griviche saltsa ugarirekin zerbitzatuko dugu, mingain puskei laguntzeko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?