Osagaiak
Errezeta
Gatza oparo eman eta oliba olio, baratxuri xehatu eta limoi zukuaz igurtziko ditugu saiheskiak. Erretilu batean paratuko ditugu ondoren, haragi aldea hondoan, eta gutxienez baso bete ur eta xorta bat ardo zuri isuriko ditugu haien gainetik. Erretilua aurrez 200º-tan beroturiko labe batean sartu eta 25 bat minutuan edukiko dugu saiheskia erretzen. Haien ondoan, irauli, hondoko zukuaz bustia eta guztiz erreko dugu saiheskia, labean beste 20 bat minutuan edukita, ongi txigortu arte. Bere zukuaz bustiko dugu tarteka-marteka haragia, ongi gorritzeko. Sekula ez dugu hondoa lehor edukiko; ur edo ardo gehiago erantsiko dugu, behar izanez gero.
Saiheskia erretilu batean ipini eta gero, eltze batean jarriko dugu berotzen hondoko zukua. Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu ziapea, ozpina eta perrexil ugari. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Gatza eman eta haragiaren gainetik garaztatuko dugu.