ARKUME SAIHESKIAK XIRMENDUTAN ERREAK

Osagaiak

  • 2 edo 3 kg arkume (umerri edo bildots) saiheski
  • Gatza
  • Xirmenduak edo aihenak

Errezeta


Errezeta hau ezinbestez egin behar da mendian edo lorategian, sekulakoa eragin baikenezake etxean honelako sua egiten hasiko bagina. Beharrezkoak dira aihenak edo xirmenduak, hau da, mahatsondoetan inausten diren adar eta adaxkak, su bizi mota hau egiteko gordetzen direnak. Beraz, leku egoki batean aihenak bildu eta su emango diegu; garren ondoan geratuko dira txingar gori biziak eta haien gainean erreko ditugu saiheskiak. Parrilla bikoitzetan ipiniko ditugu saiheskiak, eror ez daitezen, eta txingarren gainean pausatuko ditugu parrillak. Ongi hedatuko ditugu txingarrak, haragia uki ez dezaten.

Bi aldetatik gorrituko ditugu saiheskiak, aihenen eta kearen kutsua ere hartzen duten bitartean. Atera eta ogi puska batean hartuko ditugu zuzenean. Saiheskiaren koipeaz bustiko da ogia. Gatz pixka bat eman eta hatzen artean hartuta jango ditugu saiheskiak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?