TXERRI TXULETAK PATATEKIN

Osagaiak

  • 8 txerri txuleta ertain
  • Tipulin bat, pikatua
  • Oliba olioa eta gatza
  • Xorta bat sagardo-ozpin
  • Perrexil xehatua
  • Patata frijitu asko
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Gutxienez bi txandatan egingo ditugu txuletak, egos ez daitezen. Su bizi-bizian. Xorta bat oliba olio isuri eta bi aldeetatik txigortuko ditugu txuletak kanpotik gorri eta barrutik mamitsu gera daitezen. Atera baino lehentxeago, tipulin pikatua hautseztatu eta tanta batzuk ozpin isuriko ditugu haien gainetik. Perrexilaren txanda izango da ondoren. Haragiaren zukuetan erdi egiten utziko dugu tipulina. Paderatik atera eta gatza emango diegu txuletei, oparo. Patata frijituekin zerbitzatuko ditugu ondoren.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?