Osagaiak
Errezeta
Gutxienez bi txandatan egingo ditugu txuletak, egos ez daitezen. Su bizi-bizian. Xorta bat oliba olio isuri eta bi aldeetatik txigortuko ditugu txuletak kanpotik gorri eta barrutik mamitsu gera daitezen. Gatza emango diegu, oparo, atera baino lehentxeago.
Sua guztiz apaldu eta gurin muturra erantsiko dugu paderan. Urtu eta apartzen hasi orduko gaineratuko ditugu sagar atalak, limoi zukuan bustiak. Su ertainean salteatuko ditugu. Kanela ezpaltxoa erantsi eta gorritzen utziko dugu guztia, erre gabe, 8 bat minutu guztira. Tanta batzuk calvados edo brandy isuri ahal izango ditugu bukaeran. Haragi salteatuarekin zerbitzatuko ditugu sagar hauek.