Osagaiak
Errezeta
Gatza eman eta oliba oliotan jarriko ditugu txuletak gorritzen. Berehala xukatuko ditugu. Hoztu eta gero, bexamel bero bezain lodi batean murgilduko ditugu, geruza eder batez horni daitezen. Olioz igurtzitako erretilu batean ipiniko ditugu ondoren, errazago erabili ahal izateko.
Hoztu direnean, irinetan, arrautza joan eta ogi birrinduan pasako ditugu, eta ordu batzuetan utziko ditugu pausatzen, frijitu aurretik. Ogi birrindua hozkailuan hezatu dela ikusten badugu, ogitan pasatuko ditugu berriro, frijitu ondoan kurruskari atera daitezen. Oliba olio ugaritan frijituko ditugu, baratxuri ale solte batzuekin. Xukatu egingo ditugu ondoren. Patata frijituekin, entsaladarekin edo norberak nahi duenarekin zerbitzatuko ditugu.