Osagaiak
Errezeta
Ongi garbituko dizkigute txipiroiak arrandegian, tripak kendurik eta gorputzak (azal ukitu gabe, oso garrantzitsua da hau) eta garroak bereizirik. Azalak oso gustu goxoa emango die txipiroi salteatuei. Uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu txipiroiak. Padera handi bat su bizian jarri eta zorrotada on bat olio isuriko dugu ondoren. Kea dariola sartuko ditugu txipiroiak salteatzeko. Bi edo hiru txandatan egingo ditugu, eta erantsi egingo dugu olioa txanda berri bakoitzeko. Txigorturik eta gorri geratuko dira txipiroiak. 2 minutu iraungo du gutxienez padera aldi bakoitzak.
Hobe dugu txipiroiak bizpahiru alditan salteatzea, erregosi ez dakizkigun. Ongi txigortu behar dira. Sutatik atera eta, gatza beldurrik gabe eman ostean, erantsiko diegu baratxuri xehatua, oso gutxi, doi-doi lurrintzeko baino ez. Guraize batzuez trauskil mozturiko perrexila hedatuko dugu txipiroien gainetik.