Osagaiak
Errezeta
Salda egiteko: Kazola batean, su bizian eztituko ditugu azalak eta hezurrak, eta barazkiak gaineratuko ditugu ondoren. Urez oparo estali, gatza eman eta 15 minutuan eduki dezagun guztia irakiten. Iragazi.
Marmitakoari segida emateko: Su eztian betiere, oliotan gozatuko ditugu 5 minutuz piperrak eta tipulina, ongi pikatuak. Baratxuria erantsi eta biraka eragin guztiari. zuritu, pobreen moduan puskatu eta barazki hondo horretan edukiko ditugu minutu batzuetan gozatzen. Tomate saltsa erantsi eta beste minutu batzuk edukiko dugu guztia gozatzen. Ondoren, oparo estaliko dugu guztia aurrez egindako saldarekin. Gatza eman eta su eztian edukiko dugu kazola, patata puntuan eta xamur egon arte.
Bukatzeko, padera batean 2 koilarakada olio ipiniko dugu eta, ongi berotu ondoan, txitxarro solomoak salteatuko ditugu hartan, zati ederretan zatitu eta gatza eman ondoan. Bizkor egin behar da hau, arraina lehor ez dadin. Patata saldan irauliko dugu ondoren hegaluzea. Gatz puntua neurtu eta zuzendu ondoan, perrexila hautseztatuko dugu gainean. Berehala zerbitzatu behar da, lehortu egingo baita txitxarroa berotasunean luzaro egonez gero.
Barazkiak sueztitzen ari garenean, mina ere erants diezaiokegu, pipermina esate baterako.