ARKUMEA BARATXURIEKIN ERRETA

Osagaiak

  • Arkume bat (umerria edo bildotsa)
  • Gatz larria
  • 2 baso bete ur
  • 2 baratxuri-buru, garbiak eta osorik

Errezeta


Errezeta hau 8 lagunentzat da. Harakinari horrela eskatuko diogu arkumea: 5 kg ingurukoa, bitan zatitua luzeran eta, azkeneko saihetsetik aurrera, alde bakoitza berriro bitan zatitua, atzeko hanketatik bereizteko.

Gatz larri ugariz hornitu eta gero, erretilu zabal batean ipiniko ditugu lau atalak, animaliaren kanpoaldea ahuspez, eta baratxuri-buruak. Baso bete urez garaztatu ondoren, labean sartuko ditugu puskak eta hantxe edukiko ditugu ordua eta hiru laurdenetan, 160º-ko tenperaturan. Epe horren ostean, puskak irauli eta berriro garaztatuko dugu guztia, gainerako urarekin. Beste hiru ordu laurdenetan edukiko dugu guztia labean, 200º-ko tenperaturan oraingoan, puskak gorritu eta kraskatsu gera daitezen. Erretiluak heze behar du beti, ez du lehortu behar; adi egion beharko dugu, beraz, eta ura erantsiko dugu arkume errea egarri sumatu orduko.

Puskak erreta, beren zukuarekin eta baratxuri-buruekin zerbitzatuko ditugu, entsalada berdea eta ardo beltz ugari ondoan daudela. Baratxuri barru karamelatuan busti ahal izango ditugu errekia jateko bideratuko ditugu ogi zatiak. Hats gaiztoa geroko, baina zeinen onak dauden!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?